Fragiles ***

Umeentzako erietxe ilun batean lanean hasi berri den erizain gazte baten istorioa kontatzen du Jaume Balaguerok pelikula honetan. Erietxeko umeek, normala baino hauskorrago dituzte hezurrak, eta Amy erizaina gaitz arraro horren zergatiak ikertzen hasiko da. Hain zuzen, erietxearen iraganarekin lotutako sekretu batek du misterioaren giltza. Jaume Balaguero zuzendari kataluniarra oso iaioa da beldurrezko zineman, eta iaiotasun horren erakusgarri onak dira Los sin nombre eta Darkness finak. Suspensea eta beldurra ezin hobeto uztartzen ditu zinemagile kataluniarrak Fragiles interesgarrian. Beldurrezko pelikula txukuna da.