Formula erotikoa

Ez izan lotsatia! zure formula erotikoa zuretzat bakarrik gorde behar duzu, ala?. bidali gaztezulo@gaztezulo.com-era. guk ere ongi pasatzeko trikimailu berriak nahi ditugu. bitxigorria dendak emandako produktu erotikoen saskia lor dezakezu. hori saria hori!



Dastatu eta gozatu


Osagaiak:· Fruta: mailukiak, mahatsak, gereziak, platanoa.... Ardoa . Nata

Prestaketa pausoak:
Bikotekidearekin oheratu. Bietako bat ohean etzan eta biluztuko da eta besteak fruta jarriko dio gorputzeko atal sexienetan. Nata eta ardo pixka bat ere bota ahal da. Pixkanaka- pixkanaka fruta jan eta nata eta ardoa xurgatu. Jarraian, etzanda dagoenak gauza bera egingo du bere bikotekidearekin. Prestaketa denbora: ordu erdi bat

Zailtasun maila:
erraza

Gomendioak / oharrak: Komenigarria da argitasun gutxi egotea logelan eta musika erotikoa entzutea.Izartxo