Formatu digitala

etorkizuna zela esan ziguten. Hala ere, nork pentsatu behar zuen analogikoa erabat irensteko kapaza izango zenik? Ez dira CD edo biniloak desagertu, baina Promusicae (Espainiako musika ekoizleen erakundeak) argitaratutako ikerketa baten arabera, gaur egun, legalki kontsumitzen den musika, gehien bat, euskarri digitalean erositakoa da, formatu fisikoan erositakoaren aldean. Hazkundea, Spotify, Deezer, Bandcamp edota Youtube bezalako plataformei esker izan du. Horrela bada, streaming bidez kontsumitzen den musikak, industriak
 dituen irabazien %80 suposatzen du.