Flower Turbines, tulipan itxurako turbina eoliko berritzaileak
Flower Turbines erakundeak tulipan itxurako turbina eoliko dotore, berritzaile eta eraginkorrak sortu ditu energia berriztagarrien merkatua iraultzeko asmoz.
Eoliko txikien sektorea atzean geratu da eguzki energia berriztagarriarekin alderatuta. Izan ere, zarata maila eta eraginkortasuna aurkako bidean joan ohi dira. Gainera, hegaztiekin arazoak sortu litezke, euren itxura ere ez da oso erakargarria eta errentagarritasuna eskuratzeko inbertsio handia egin behar da. Turbina batek bestearekiko urrun egon beharrak ere ez du laguntzen, biztanleria bizi den leku gehienetan ez baitago horrelako instalaziorik ipintzeko nahikoa lekurik.
Orain arte, haize-sorgailu txikienek ez dituzte gehiengoaren beharrizanak ase. Flower Turbines sektorea eraldatzera dator, ordea. Turbina hauek turbulentzia gutxiago sortzen dituzte, eraginkorragoak dira eta elkarren ondoan egonagatik ere funtzionatzen dute. Hain da horrela, turbinak elkarren ondoan jarrita, batak besteari %20-50 hobeto funtzionatzea eragiten diotela. Horregatik, haize ugariko lekuetan eguzki-energia baino errentagarriagoak dira, turbinek energia gehiago ekoizten baitute.
Lekua mugatua den tokietan sekulako abantaila ukaten dute Flower Turbine-k. Pertsona, eraikin eta aparkalekuetatik hurbil kokatu litezke. Eguzki-energiaren lagun ezin hobea da gainera. Bi energia motek elkarrekin lan egiten dutenean, bikoitza eskuratzen da eta bitelgiratze baterien kostua aurreztu.
Tulipan itxurako eoliko txiki hauek bezeroarentzat merkeagoak dira gainera. Merkataritza gune batean jar litezke edo eskola bateko eraikinaren goialdean, aparkalekuetan… aukera ugari daude. Erakundeak, bizikleta elektrikoak kargatzeko produktu gehigarriak ere eskaintzen ditu eta batzuek euren tulipan itxurako turbinetatik eskuratzen dute energia!
