“FLIP AND TWIST” ***

Zer esan talde honi buruz? 1962an Skatalitesekin batera lehen diskoa kaleratu zutenetik etengabe aritu dira musika sortu eta zabaltzen. Oso gutxik lortzen duten ibilbide miresgarria. Jamaikar musikaren baitako estilo guztiak jorratu badituzte ere, taldeak rhythm & blues musika kutsu handia izan du hasieratik, eta azken disko honetan ere horren adibide garbiak daude (R&B, funk, gospel, blues eta country estiloetan). Erritmo lasaiak jasotzen ditu gehienbat, baina hankak dantzan jartzeko modukoak ere ez dira falta. Laburbilduz, horren emaitza onak eman dizkion aurreko diskoen bidetik doa, Jamaikara begira baino gehiago, AEBetara eta Europara begira jarrita.