Finlandiako hiri batek sariak eskaintzen dizkie bertako biztanleei ekologiko bihurtzen badira
Europar Batasunak finantzatutako kanpaina honek ibilgailu kutsakorren erabilera murrizteagatik autobus txartelak eta elikagaiak bezalako sariak eskaintzen ditu.
Lathi, Finlandiako hiriak, dioxido karbonoa murrizteko jokabideak burutzen dituzten biztanleak saritzen ditu. Honela, garraio publikoa erabiltzea, paseatzea edo bizikletan ibiltzea bezalako jokabideek saria dute. Autobus txartelak, elikagaiak edo hiriko kafetegiren batean kafe bat irabazi ditzakete.
Ekimen honek ingurumena errespetatzen duten bizi estiloak bultzatu nahi ditu, autoen erabilera gutxituz eta honela kutsadura ere murriztuz. CitiCap bezala ezagutzen den proiektuan biztanleei beraiek sortzen dituzten karbono igorpenak arakatzeko aukera eskaintzen die. Aplikazio baten bidez ikusi dezakete zenbat igorpen sortzen dituzten autoan, garraio publikoan, oinez edo bizikletan. Astero karbono igorpen batxuena dutenek euro birtualak eskuratuko dituzte eta hauek piztinera joateko, autobus txarteletan edo elikadurengatik aldatu ditzakete.
Ekimen honen arduraduna den Anna Huttunek dionez: Lahti hiriak oraindik autoarekiko menpekotasun handia du: Gure helburua 2030. urterako desplazamenduen %50 garraio jasangarriaren bidez egitea da.
Momentuz, finlandiako hiri honetan egiten diren ibilbideen %44 jasangarriak dira. Epe luzera begira, ekimen honen helburua jokabide ekologikoak estimulatzeko metodologia berri bat garatzea da.
Egun 2.000 pertsonek jaitsi dute aplikazioa eta aldi berean 200 erabiltzaile aktibo egotera iritsi dira. CitiCap ekimenak interesa piztu du mundu osoan.