Final Fantasy **

Ordenagailuz sortutako gizakiak dira zientzia-fikziozko film ikusgarri honen benetako protagonistak. Duela hogeita hamar urte meteorito batek tupust egin zuen Lur planetarekin. Meteorito hark mamu extralurtarrak ekarri zituen eta orain arriskuan dago planetaren etorkizuna. Aki Ross doktore argi eta erakargarria da mundua aska lezakeen pertsona bakarra. Borroka, ordea, gordina izango da. Hironobu Sakaguchi zinemagileak Final Fantasy bideo-joko famatuaren egokitzapen efektista erdietsi du. Estetika ikusgarria du, baina bihotzik ez.