Filmin, orain euskaraz

40 pelikula eta dokumental eskura dituzue dagoeneko!

Euskaraz sortu, euskarara bikoiztu edo euskaraz azpidatzitako lanak eskura dituzue; hemendik aurrera, www.filmin.es/canal/filmin-euskaraz helbidean 40 film eta dokumental ikusteko aukera izango da FILMIN-en.

Pixkanaka pelikula zerrenda zabaltzea da asmoa, baina bitartean hauek dira plataforman topatuko dituzuen lanak: Koldo Almandozen Oreina, Telmo Esnalen Dantza, Roberto Castonen Ander, eta Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren Loreak aurki daitezke, baita Asier Altunaren eta Telmo Esnalen Agur, Etxebeste. Dokumentalen artean, Oier Aranzabalen Margolaria, Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen edota Gure Oroitzapenak  aurkituko dituzue, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako filma. 

Bestalde, haurrentzako zinema ere txertatu dute; Mark Osborneren Printze Txikia aurkituko duzue, eta baita Dragoi Bola ere. Euskal ekoizpenen artean, Juan Bautista Berasategiren Nur eta herensugearen tenplua eta Gorka Sesmaren Pixi Post eta opari-emaileak animaziozko lanak daude. Gozatu!