Film labur bat egin duzu? Parte hartu Kimuak lehiaketan!

Maiatzaren 25era bitartera arte duzu izena emateko. Egileak EAEn erroldatuta egon behar dute, eta aurkeztutako lanak 2017ko ekainaren 1etik aurrera errodatutakoak izan beharko dira. Animatu!

Zabalik da Kimuak 2018 deialdia; film labur bat baduzu eskuartean, ez galdu aukera paregabe hau! Aurreko edizioetan bezala, hautaketaren parte izan nahi duten zinegile eta ekoiztetxeek, 2017ko ekainaren 1etik aurrera grabatutako lanak bidali ahalko dituzte, beti ere 30 minututik beherako iraupena badute (kredituak barne).

 

Gainera, zuzendariak edota ekoizle nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea beharko dute. Horrez gain, ez dituzte onartuko komertzialki estreinatuak izan diren lanak. Telebistan, Interneten edo beste edozein plataforma publikoren bidez hedatutako horien onarpena kasuz-kasu aztertuko dute.

 

 

Film laburren gai, genero, formatu edo hizkuntza libreak dira eta egileak nahi adina film aurkeztuko ahalko ditu.

 

Animatuko zara? Hemen dituzu lehiaketaren oinarriak.