Film labur bat duzu? Huezinema lehiaketara aurkeztu!

Otsailaren 15era bitarte izango da aukera proposamenak bidaltzeko, azkar ibili!

Film labur bat eskuartean baduzu, adi albisteari! Martxan da Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 12. edizioa. 2019ko apirilaren 2tik 5era ospatuko dute, eta dagoeneko eskegi dituzte film laburren egileek lanak aurkezteko bete beharreko oinarriak. Otsailaren 15era bitarte izango da aukera proposamenak bidaltzeko. Horietatik 10 aukeratuko dituzte Sail Ofiziala osatzeko, eta 200 euroko ordainsaria jasoko du bakoitzak parte-hartze hutsagatik. Orotara, 5.000 euro banatuko dituztela iragarri dute, hiru sailen arteko sariketetan banatutakoak: