Filmak aurkezteko baldintzak

  • Filmek euskaraz egindakoak izan behar dute, 2016etik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak.

Interesatuek, honakoak bidali beharko dituzte leire@topagunea.eus helbidera:

  • Sortzailearen datuak eta aurkezpen laburra (4-5 lerrotan bere ibilbidea, argazki eta guzti).
  • Filmaren sinopsia
  • Filmaren fitxa teknikoa
  • Filma bera, euskarri digitalean (mp4, mov…)

Aukeraketa egiteko irizpideak

2019ko urtarrila erdialderako aukeratuko dira XVI. Laburbiran herriz-herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, honakoak:

  • Publiko guztientzako lanak izatea.
  • Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka.
  • Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna.
  • Genero ikuspegia
  • Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…

Zalantzarik, proposamenik, informazio gehiagoren beharra izanez gero, honako helbidera idatzi eta ahalik eta bizkorren erantzungo dizuegu: leire@topagunea.eus