Festa elektronikoa Gasteizen
Ostiralean, hilak 13, Mugako jaialdia hasiko da Artiumen; 20 bat artista taularatuko dira asteburuan.
Hirugarren urtez, hemen da Mugako Festival, musika elektronikoaren jaialdi handia. Hilaren 13 eta 14an, Artiumen, hainbat sesio egingo dituzte, goizeko 2etatik aurrera, Kubik aretoan.
Aurten egongo diren artistak nazioarteko ekoizle eta DJ ezagunak dira. Elektroa, IDMa, technoa eta musika esperimentala landuko dituzte, besteak beste. Honako musikariez gozatzeko aukera izango duzu: Sandwell District-en fundatzaile Juan Mendez estatubatuarra (Silent Servant; Veronica Vasicka), Minimal Wave zigiluko Varg (Jonas Rönnberg), Rrose, (Rrose Sélavy), Lucy (Luca Mortellaro), Kassem Mosse (Gunnar Wendel) edota The Zenobit3 DJa, besteak beste..
- Informazio gehiago nahi duzu? Sartu: MUGAKO FESTIVAL.