Fenix

Twitter kontua kudeatzeko aplikazioa. Noski, nahi duenak Twitterren app ofiziala erabili dezake; ondo funtzionatzen du eta erosoa da. Baina beti tresna bera erabiltzeaz aspertuta bazaude, instalatu Fenix. Aukera asko eskaintzen ditu, adibidez, kontu bat baino gehiago konfiguratu daitezke, jaso nahi ditugun jakinarazpenak aukeratu edota letren neurria eta pantailaren tonalitatea aldatu. Eta sortu ditugun zerrendak jarraitzeko modua ere oso erosoa da.