Feminismoa pizteko 5 dokumental

Feminismoa pizteko 5 dokumental Prestatu zaitez martxoak 8rako! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/feminismoa-pizteko-5-dokumental/@@download/image/huelga_feminista-800x445.jpg
2019/03/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Prestatu zaitez martxoak 8rako!
Feminismoa pizteko 5 dokumental

Ostiral honetan, martxoak 8, emakumeak grebara deitu dituzte; borroka feministarekin bat egiteko inspirazio bila bazabiltza, une egokia duzu jarraian aukeratu ditugun 5 dokumental hauek ikusten hasteko:

1) PERIOD. END OF SENTENCE: Rakya Zehtabchik zuzendutako dokumental honek ziur inspiratuko zaituela. Indian, oraindik tabua da hilekoa, baina bertako herri bateko emakumeek iraultza hasi dute. Nola? Beren independentzia ekonomikoa ekarriko duen negozio batekin; konpresa ekologikoen ekoizpena. TRAILERRA HEMEN.

 

2) SILVANA: Rap-a duela gutxi arte gizonen kontua izan da, baina Silvanak arauak hankaz gora jarriko ditu. Lesbiana, feminista eta antiarrazista, sekulako iraultza eragin zuen bere bizitzaren inguruko dokumental honek 2014an. TRAILERRA HEMEN.

 

3) THE KEEPERS: Izan daiteke moja bat feminista? Erantzun aurretik, Cathyren istorioa ezagutzea gomendatzen dizugu. 1969an desagertu zen; antza denez, apaiz pederastak salatzeko asmoa zuen. Oraindik, ez dago argi nork hil zuen moja ausart hau. TRAILERRA HEMEN.

 

4) HOT GIRLS WANTED: "Egunero, emakumeren bateko 18 urte betetzen ditu". Esaldi horrekin hasten da dokumentala, eta gazteen porno kontsumoaren inguruan analisia egiten du. Zer ezkutatzen da porno amateurraren atzean? TRAILERRA HEMEN.

 

5) SO HELP ME GOD: Anne Gruwez epailearen egunerokotasunak txundituta utziko zaitu. Reality baten moduan grabatutako dokumentala da, eta batzuetan errealitateak fikzioa gainditzen duela frogatzen du; epaile berezi honek, emakume prostituten hilketak ikertzen ditu Bruselan. TRAILERRA HEMEN.