F-droid

Android sisteman aplikazioren bat instalatu nahi dugunean, Googleren denda ofizialera jotzen dugu, Google Play-aren bila. Baina hau ez da app-ak instalatzeko dugun aukera bakarra. F-droid denda ere badugu eskura, eta honetan aurkituko ditugun aukerak kode irekikoak dira, hau da, software librea. Oso interesgarria, batez ere Android sisteman garatzen ari zaretenentzat. Google Play-en bezala, izenaren edo gaiaren arabera bilatu daitezke programa ezberdinak, ondoren probatu eta, nahi izanez gero, kodea eskuratu.