Familia erraldoia
Iragan maiatzeko Indiako hauteskunde orokorretan, Chandel familiako kideen artean boza emateko aukera zuten 115 pertsonak bi txandatan joan ziren hautagai berberaren aldeko papertxoa bozka kutxan sartzera. 50 emakumeak lehenik, 65 gizonezkoak ondoren. Lau belaunalditako senideak dira, eta denek elkarrekin adosten dute botoa nori eman. Bilera egitea, dena den, nahiko erraza zaie, elkarren alboan dauden lau pisuko bi etxebizitzatan bizi baitira guztiak.