factotum ***
Ameriketako Estatu Batuetako literatura
garaikideak eman duen idazle handienetakoak, Charles Bukowskik, zinemarako
bidea hartu du berriz ere. Bent Hamer zuzendari norvegiarrak Factotum izenburuko eleberriaren
egokitzapena filmatu du, eta Matt Dillon aktorea ari da bertan Bukowskiren
alter egoa den Henry Chinaski pertsonaiaren larruan. Charles Bukowski ezagutzen
baduzue, istorioaren nondik norakoa imaginatzea ez zaizue zaila eginen: lan
kaskarrak, alkohola, zaldi lasterketak, emakumeak, galtzaileak, inork
argitaratu nahi ez dituen narrazioak
Ez da lehen aldia Bukowskiren lan bat
pantaila handira eramaten dena, baina orain arteko saioek ez dute behar bezain
ongi islatu idazlearen mundu berezia. Kitchen
Stories harribitxi surrealistaren egileak komedia beltz samurra lortu du, ordea.