Facebooketik kartzelara

Sarritan esaten da sare sozialei ematen diegun erabilerarekin kontuz ibiltzeko... Hara Minnesotako gazte bati zer gertatu zaion: Etxe batera lapurreta egitera sartu zen, bitartean etxeko ordenagailuan Facebooka begiratzea bururatu zitzaion eta saioa ixtea ahaztu! Horrela, poliziak ez zuen askorik ikertu behar izan lapurra 26 urteko Nicholas Wig izan zela jakiteko. Facebookera sartu gabe egon ezin izanagatik hamar urteko kartzela zigorra bete beharko du gazteak.