Facebookeko argazkiak Dropbox-era mugitzeko egin behar duzuna
Sare sozialean dituzun argazkian gorde nahi dituzu? Hauek dira jarraitu beharreko pausoak.
Inoiz pentsatu duzu Facebook kontua itxi nahiko zenukeela? Edo besterik gabe bertara igotako argazkiak gorde nahi dituzula? Orain erraz egin dezakezu segurtasun kopia hori, argazki guztiak Dropbox-era igaroz. Nola? Oso erraza da, pauso hauek jarraitu besterik ez duzu:
- Facebook ireki mugikorrean.
- 'Ezarpenak' botoia sakatu (goian, eskubian) eta jo 'Your Facebook information' botoira (hau ez dute oraindik euskaratu). Bertan, ingelesez topatuko dituzuen hainbat aukera topatuko dituzue, zure informazioa deskargatzeko aukera, edo kasu honetan, 'Transfer a Copy of Your Photos or Videos'.
- Aukera hori sakatzean, berriro pasahitza eskatuko digu, eta ondoren hiru aukera azalduko zaizkigu: Google Photos, Koorf edo Dropbox. Nahikoa dugu nahi dugun aukera sakatzearekin.
- Jarraian, argazkiak ala bideoak transferitu nahi ditugun aukeratu beharko dugu; biak nahi baditugu, bi aldiz egin beharko dugu prozesu bera.
Azkenik, jakin prozesuak egunak iraun ditzakeela, Facebooken igota dugun informazio kopuruaren arabera. Zorte on!