Facebook-eko langile ohi batek dio plataformak dituen efektu kaltegarriak ezkutatu dizkiola erakundeak erabiltzaileei

Langile ohi honek baieztatzen du adin txikikoak kaltetu ditzakeela Facebook plataformak.

Frances Haugen, Estatu Batuetako Senatuaren aurrean azaldu zen pasaden urriaren 5ean eta Facebook plataformak burutzen dituen zenbait praktika salatu zituen. Horietako asko, erakundetik kanpora daudenek ezagutu ere egiten ez dituztenak. Izan ere, aipatu zuen plataformak izan ditzakeen efektu kaltegarrien inguruan erabiltzaileari ez zaio inolako informaziorik ematen. 

Haugen-ek, Facebook-eko langile ohiak, azaldu zuen bertan lanean egon zen denbora horretan ohartu zela errealitatea larria zela, "erakundeak berak informazioa ezkutatzen baitu, ez bakarrik bere publikoari, baita gobernuei ere". 

Haugen, produktu arduradun bezala lanean egon zen bertan 2006. urtera arte, Google, Pinterest, Yelp eta Facebook kudeatuz, nahiz eta zehaztu zuen bere lanak algoritmoekin eta erabiltzaileei egiten zaizkien gomendioekin lotuta zegoela. 

Haugen-ek aipatzen du, erakundeak berak bere ikerketa propioak dituela eta hauek diotela adin txikikoentzat kaltegarriak direla bere plataformak, adikzioa sortu lezaketelako edo elikadura ohitura desegokiak bultzatu. Hau jakinik ere, azpimarratu nahi izan zuen, erabaki benetan txarrak hartu direla haur eta nerabeentzat.