'Facebook Dating', ligatzeko zita zerbitzu berria

Nork ez du erabili Facebook ligatzeko? Orain, sare sozialak zita zerbitzu bat jarriko du martxan!

Urtea ez da oso ondo hasi sare sozialetako erraldoiarentzat, eta egoerari buelta emateko saiakeran, zerbitzu berriak aurkeztu ditu Facebookeko buru Mark Zuckerbergek. Besteak beste, Facebook Dating zita zerbitzua jarriko dute martxan; Tinderri konpetentzia egiteko saiakera da, baina prozesua arinagoa izango da, elkarrizketetan oinarrituta.

 

 

Zita zerbitzuarekin batera, bestelako berritasunak aurkeztu ditu Zuckerbergek. Hala, hemendik aurrera Clear history aukera eskainiko dute; aukera honek erabiltzaileari baimena ematen dio bere informazioa borratu eta sareari datu horiek erabiltzea debekatzeko. Aukera hau azken hilabetetako polemikaren ondorio zuzena da, eta hilabete gutxi barru jarriko dute martxan.

 

 

Azkenik, Instagramen eta Whatsapen berritasunak ere aurkeztu dituzte; Instagramek bideochat bat izango du, eta Whatsapek taldekako bideoak egiteko baimena eskainiko du. Zer iruditzen zaizue?