Fable II (XBOX, 360)
Albion izeneko fantasia munduan galtzeko gonbitea egin digu Peter
Molyneux-ek, Fable II-ren sortzaileak. Jokoak aukera eskaintzen digu
nolako bizimodua nahi dugun erabakitzeko: txintxoak edo gaiztoak izan
gaitezke, heroi, maltzur, guraso, hiltzaile
Rol eta simulagailu
generoak batzen dituen joko honek segituan liluratuko zaitu bere
diseinua eta musikari esker. Baliabide ugari ditu elkar-eragiteko, eta
horri esker, luzaroan gozatzeko aukera izango duzu.