Eztena jaialdia berriz ere bueltan da!
Aurten ere, programazio askotarikoa eskainiko du Errenteriako (Gipuzkoa) jaialdiak.
Eztena jaialdiak, beste behin, ikusleek plazetan zailtasun handiagoz topatzen dituzten lanak ezagutzera emango ditu antzokietara aniztasunaren aldarrikapena eginez.
Horretaz gain, ZIZTERBERG BEKA jarri dute abian sormen prozesua hastear dauden edo sortze prozesu betean dauden lanei laguntzeko. Proiektu hauek, euren prozesua publikoarekin partekatzeko eta beraien gogoetak jasotzeko aukera izango dute. 18 proposamen jaso dituzte, sortzeko irrika badagoela agerian utziz. Antolatzaileen esanetan "lan oso interesgarriak eta askotarikoak topatu ditugu eta ziur prozesu ederrak ikusiko ditugula".
Bestetik, aurten, berriz ere, MIKELAZULO elkartea jaialdiko elkargune bilakatuko da eta honen estreinaldia egingo da ekainaren 10ean arratsaldeko 18etan.
Azkenik, aurten ere jaialdiko ikusle fidelenak sarituko dira. Iaz egin zen bezala, URREZKO ESERLEKUA oparituko dute. Saria? Errenterian antolatzen diren ikuskizunak urte osoan zehar doan ikusteko aukera.
Jaialdiari buruzko xehetasun gehiago eztena.eus atarian topatuko duzu.