EZTENA 2019: IZURRITE POETIKOA
Orereta aurten ere antzerkiz beteko da Eztena jaialdiarekin. Erabat indarberriturik dator. Sormen laborategiak sortu dituzte eta jaialdian prozesu horien emaitzak ikusi ahal izango dira. Izena emateko epea zabalik da apirilaren 30ra arte.
Hilabete batez Eztena jaialdiak antzerkia zabalduko du Oreretako kaleetan zehar. Hiru sormen laborategiren prozesuekin eta emaitzekin osatuko dute aurten Eztena arte eszenikoen festibala. Sortzaile gonbidatuek euren lengoaiak eta poetikak partekatuko dituzte laborategietako parte-hartzaileekin. Horrela, hiru lan eszeniko sortuko dira, ondoren jaialdiak erakutsiko direnak.
Parte hartu nahi duen ororentzat sormen laborategietan izen ematea zabalik da apirilaren 30a arte hemen.
SORMEN LABORATEGIEN EGUTEGIA
PARTE-HARTZEAREN BALDINTZAK
Eztenak parte-hartzaile guztientzat ostatua, gosaria eta bazkaria eskaintzen ditu eta 150 euroko katxeta jaialdiko egun bakoitzeko (guztira 450€). Aldiz, horren truke parte-hartzaileen konpromisoa eskatzen du laborategia osorik jarraitzeko eta jaialdi egunetan emanaldiak egiteko.
Baldintza hauetako baten bat betetzen duzula uste duzu eta aspalditik izan duzu oholtza batera igotzeko irrika? Aprobetxatu aukera eder hau! Alta, antzerkiaz oholtza azpitik gozatzen duzunetako bazara ez itzazu galdu emanaldiak; bizitzan egia ezkutatzeko antzezten gabiltzan aktoreak baikara eta antzerkiak maskara horietatik, momentu batez bada ere, askatzeko aukera ematen baitugu egia azalaraziz gezur batetik abiatuta.