Eztei bidaira doan joan nahi? korri!

Thailandian ezkongaien lasterketa antolatzen dute; saria? 60 mila euroko bidaia ikusgarria!

Asteburu honetan, Thailandia zuriz jantzi da. Arrazoia? Urtero bezala, EAZY Running of the Brides lasterketa famatua antolatu dute. Lasterketa honek badu berezitasun bat; parte hartzaileak ezkontzera doazen bikoteak dira, eta saria berriz, 60 mila euroko eztei bidai ikusgarria!

Bangkoken egin dute lasterketa; ezkongaien lasterketa honetan 300 bikotek parte hartu dute, beren ezkontza ordaintzeko sari preziatuaren bila. Hainbat proba gainditu behar dituzte bikoteek; tartean, emaztegaiek ezkontza soinekoz korri egin behar dute, eta azken zatia senargaiaren laguntzaz amaitzen dute. Irabazlearentzat, saria oso preziatua da; 60 mila eurotan baloratutako bidaia Maldivetara. Eta zuk, parte hartuko zenuke?