Lagundu musika sektoreari #EzNireCrewaGabe ekimenaren bitartez!

“Crew-rik gabe ez dago soinurik, "crew"-rik gabe ez dago argirik, “crew”-rik gabe ez da agertokirik, “crew”-rik gabe ez dago kamisetarik, “crew”-rik gabe ez dago antolakuntzarik, “crew”-rik gabe ez da ordutegirik, “crew”-rik gabe ez dago ikuskizunik”. Hala dio Panda Artist antolakuntza enpresak sortu duen ekimenak. Ekimenera jada Gatibu, Juantxo Skalari & La Rue Band, Kop, Lendakaris Muertos, Zetak eta beste hainbat sortzaile batu dira.

Elkartasuna musika munduan tresna bezala erabiltzeko deia luzatu du eta #EzNireCrewaGabe edo #NoSinMiCrew traolak erabiliz eta manifestu bat ere zabaldu du: 

30.000 kontzertu bertan behera, martxoa eta maiatza bitartean bakarrik. Teloiak jaitsita, kontzertu-aretoak epe mugagabean itxita, eszenatokirik gabeko artistak eta egutegi zuri bat, imajinatzea besterik beldurra ematen duena.

Historiako krisi guztietan, musika batasun eta itxaropen bitarteko ukaezina izan da. Une honetan, larri zaurituta dago, eta hortik ateratzeko tresna bakarra guztion arteko elkartasuna da. Sektore horrek zerbait frogatu badu, garai zailetan duen erresilientzia da.

Musikariek ezingo lukete beren magia eskaini jende guzti hau eszenatokian egonen ez balitz; soinu eta argiztapeneko teknikariak, backlinerrak, gidariak, merch saltzaileak, tour manager-ak eta beste hainbat pertsona, bokaziozko lan bat aukeratu duten profesional independenteak, gutxi baloratzen dena eta sarritan prekarioa, artista bakoitzaren engranajearen funtsezko osagaia dena.

Crew-rik gabe ez dago soinurik, crew-ik gabe ez dago argirik, crew-ik gabe ez dago eszenatokirik, ez kamisetarik, ez antolakuntzarik, ez ordutegirik… Crew-rik gabe, ez dago kontzerturik. Horregatik sortu da ekimen solidario hau, kulturaren balioa sustatzen duena, sarreren prezioan deskontuak eskaintzen dituena, sarrerak erosteko lehentasuna ematen duena eta talde bakoitzaren alde “ikusezinari” zuzenean eragiten diona.

Zuzeneko kultura eta ikuskizunak izango dira jarduera berreskuratuko duten azkenak. Horregatik, #EzNireCrewaGabe bonoek aldez aurreko sarrera bat prezio murriztuan eskuratzeko aukera ematen dute, Panda Artist-ek eta bere artistek zuzeneko musikaren debekua amaitu ondoren antolatuko duten kontzertu-zirkuiturako.

Erabil dezagun gaur elkartasuna musikak berriro bilduko gaituen biharko egunerako tresna gisa.

Bonoak musika sektoreari laguntzeko
Beraz, Panda Artist-en barruan dauden artisten etorkizuneko ikuskizunak erosteko bonoak eskuratu daitezke ekimen honen bitartez. 

Horrela, crew-ei laguntza ekonomikoa eskaini ahal izango zaie. Hala ere, musikazaleentzat sarrerak ohikoak baino ekonomikoagoak izango dira eta ez dute kudeaketa gasturik izango.

Ekimen honetara batu dira Erabatera, Gatibu, Juantxo Skalari & La Rue Band, Kop, Lehendakaris Muertos, Strombers, The Guilty Brigade, Zetak eta oraindik iragartzear dauden talde gehiago. 

Zer da sarrera bonoa?
Sarrera bonoa erosiz 8 euroren truke, aipatutako artisten etorkizuneko kontzertu baten zati bat edo sarrera osoa ordaindu dezakezu aurretik. Aipatu kopuru horren %10a crew-ei laguntza ekonomikoa emateko bideratuko dela. 

Zer da bono solidarioa?
Bono solidarioarekin zuzenean laguntzen duzu crew-a eta emandako diruaren %100 beraiei laguntzera bideratuko da. Musika sektoreari zuzenean laguntzeko dirua litzateke. Bono honek, aipatutako sarrera bonoak ez bezala, ez du etorkizuneko kontzertuen erosketekin loturarik.

Nola funtzionatzen dute #EzNireCrewaGabe bonoek?

Informazio gehiago: https://nosinmicrew.pandaartistmanagement.net