Ezkutatu zure WhatsAppeko argazkiak

Gure mugikorrean ehunka argazki ditugu, eta denak ez dira edonork ikusteko modukoak; badakizu zer egin argitara ez ateratzeko?

Duela hilabete batzuk sexting egiten ibili zinen eta ez zenituen argazkiak borratu? Lagun batek argazki eta bideo ez oso egokiak bidaltzen dizkizu etengabe? WhatsAppek ehunka argazki pilatzen ditu mugikorretan, eta konturatu gabe, erakutsi nahi ez dugun zerbait azaleratu daiteke horrenbeste materialen artean. Baina lasai; hemendik aurrera argazki eta bideo horiek ezkutatzekoa aukera izango duzu.

 

WhatsAppek berak erabaki du aukera hori eskaintzea, pribatutasunean pauso bat aurrera emanez; hala, jasotako argazki eta bideoak ezkutuan mantentzeko aukera eskainiko du. Oraingoz soilik beta bertsioan jarri dute martxan, eta dena ondo badoa mugikor guztietan aplikatuko dute aldaketa. Eta zuk, zer duzu ezkutatzeko?