Ezkerra zara? Zure eguna da!

Gaur, hilak 13, Ezkerren Nazioarteko Eguna da; aupa zuek!

Ezkerra zara? Bazenekien gaur, hilak 13, Ezkerren Nazioarteko Eguna ospatzen dela? Eta galdetuko duzu, zergatik? Eta garrantzitsuena, zergatik ez didate jai eguna eman? Hemen ezkerren inguruko datu bitxi batzuk!

Dirudienez, 1975. urtean izendatu zuten lehen aldiz egun hau ezkerren egun; nahiz eta biztanleen zati handi bat ezkerra izan, urtetan gaizki ikusia izan da historikoki ezkerra izatea, eta umeei eskuina erabiltzen irakasten zieten. Jakin, ikerketen arabera egun ezkerrek eskuinek baino gutxiago irabazten dutela; zergatia ez dago batere argi. Gainera, irudimen handiagoa dute, simetrikoagoak dira, eta abantaila handia da ezkerra izatea tenisean, boxeoan edota esgriman.

Jarraian ezkerrak diren hainbat famatu: Bill Gates, Napoleón Bonaparte, Leonardo da Vinci, Marie Curie, Jimi Hendrix, Scarlett Johansson, Ingalaterrako Isabel II.a, Paul McCartney, Greta Garbo eta noski, Ned Flanders.

Bitxikeri moduan, jakin badela AEBetan Left Hand (ezkerreko eskua) izeneko herritxo bat; bertan, biztanle guztiak dira ezkerrak! Gainera, AEBetako azken zazpi presidenteak ezkerrak izan dira. Eta zu, zer zara, eskuina, ezkerra, bietatik pixka bat?