Ezin sinetsi
26 perla aurkitu ditu libanoar emazte batek ostra baten barruan. Tiro hiriko Al Fanar jatetxean gertatu zen, Beirut hiritik 85 kilometrora. Emakumeak lan egiten duen itsaskitegian topatu zituen, ostrak garbitzen ari zela. Pozez zoratzen, oihuka hasi eta, lankideak ez ezik, bezeroak ere asaldatu zituzten andrearen garrasiek.