Ez zoriondu, arren!
Isabel IIak, Ingalaterrako erreginak, ehun urte bete dituzten britainiar guztiak zoriontzeko ohitura du, telegrama bidez. Britainiar hauetako bat, Robert Talley, ordea, telegrama irakurri eta berehala hil zen. Gizon honek 1985.urtean 22 labankada jaso zituen lapurreta batean, baina hala ere, bizirik atera zen larrialdi hartatik. Lapurrek lortu ez zutena, dena den, erreginak lortu zuen telegramaz. Dirudienez, Robert Talley gaixo zegoen.