Ez tiro egin anbulantziei

Mikel Ayllon laudioarrak idazle gazteentzako Igartza beka eskuratuta idatzi du Ez tiro egin anbulantziei bere lehen eleberria. Aire uherreko kontakizuna da, agertoki ilunetan gertatzen dena: kartzela, hilerria, errebolta giroa, kalea... Pertsonaia berezi eta konplexuek elkarrizketa abstraktu eta iradokitzaileak dituzte. Hari lausoa izan dezakeen arren, istorioa osatzea ariketa polita izango da irakurlearentzat.