Ez naiz ni

"Ze zailena ez da zahartzea… zailena zahartzen hastea da. Eta zu eta ni hor gaude, ulertzen?". 40 urteren bueltan dabiltzan pertsonaiak dira hamabi ipuinetako protagonistak: gaztetasun galdua berreskuratzen saiatzen direnak, oraingo bizimodu erosoan barneratuta iraganari ateak itxi nahi dizkiotenak, umea adoptatzear dagoen neska, sekula gauzatu gabeko maitasun istorio batekin amesten duena… Gasteiztarraren moldeko kontakizunak dira, baina umore gozoa eta ironia garratza darie.