Ez monogamia, ez poligamia: zurea agamia izan liteke
Pertsona hauek ez dute lotura sendoak sortzeko interesik, ez beste norbaitekin, ez beste hogei pertsonarekin ere.
Hamarkada luzeetan monogamia izan da arau erromantiko-sexuala. Begi-bistakoa da ez dela mundu guztiarentzat. Gaur egun, tabuak alboratuta, pertsona askok poligamia aukeratzen dute. Alta, poligamiak, gamia izaten jarraitzen du, hau da, lotura sakon bat dago beste pertsonekin, monogamian bezain arau zurrunak aplikatzen ez badira ere. Bada honen aurrean alternatiba bat: agamia.
Premisa sinplea da: agamia nahita bilatutako ezkongabetasunean bizitzea da, hau da, beste pertsonekin lotura erromantiko sakonik ez bilatzea. Bikotea edukitzea ez da pertsona hauen bizitzako helburuetako bat eta ez dute uste, nahitaez, norberaren garapen pertsonala beste pertsona baten loturaren bidez izan behar duenik. Agamiak lotura tradizional ororekin hausten du. Ez pertsona bakarrarekin, ez birekin, ez zazpirekin. Betiereko maitasunaren bilaketaz paso egiten dute, nahiz eta horrek ez duen esan nahi maitasun eta gozamen sexualetik urruntzen direnik.
Agamia norbere independentziaren aldeko aldarria da, baina hala ere, pertsona hauek erromantizismoa edo harreman sexualak ez dituzte ukatzen. Ez dute kontaktu fisikoa errefusatzen, sexuaz eta maitasunaz gozatzen dute egitura tradizionaletatik at, oinarri erromantikoa alboratuz.
Modu egokia da? Beste modu bat, ez hobea ez okerragoa. Beste pertsonak kaltetzen ez badira, baliagarria da, monogamia eta poligamia bezainbeste. Alabaina, zenbait adituk uste dute biztanleriaren artean, agamiaren hazkundea, konpromisoaren ukapenagatik sortzen dela, ez sineste filosofikoengatik. Gizarte garaikide honetan zerbaitetan ahalegin konstantea ipintzea geroz eta gehiago kostatzen omen zaigu. Psikologo batzuen ustez helburu indibidualak, batez ere helburu profesional eta hedonistak, lehentasuna irabazten ari dira, lotura sendoak sortzea baztertuz. Hau jakinik, norberak hausnartu dezala eta zoriontsuen sentiarazten duena egin.