Ez hartu igogailurik!

Gaur, apirilak 25, Igogailurik Gabeko Eguna dugu; bizi-ohitura osasuntsuagoak probatzeko prest?

Sustatu atariak zabaldu duenez, gaur, hilak 25, Igogailuri Gabeko Eguna da. Eta nolatan halako egun bitxia? Europa guztian ospatzen da, eta bizi-ohitura osasuntsuagoak bereganatzeko aldarria egitea du helburu.

 

Eta zer egin behar da egunarekin eta aldarriarekin bat egiteko? Oso erraza da; egunean zehar topatzen dituzun igogailu eta eskailera mekaniko guztiak ekidin, eta horien ordez, oinez mugitu zaitez. Ea lortzen duzun!