Ez dadila zinema-festa amaitu!

Hemen da Donosskino, film laburren jaialdia!

Zinemaldia amaitu da, baina zinemaren festa hasi besterik ez da egin. Donostiako zinemazaleek kalitatezko ikus-entzunezko produkzioez gozatzeko aukera izango dute, beste astebetez, hirian bigarren aldiz egingo den Donosskino film laburren jaialdiarekin. Ostegunetik igandera bitarte, bertako eta nazioarteko egileek sorturiko hainbat lan proiektatuko dira hiriko puntu desberdinetan.

Festibalak sail ugari ditu: ofiziala, Etxean Shortuak saila, Zinemakiddo haurrentzako saila eta Sh8rtzinema Forum Party-a. Jaialdiaren programazio osoa webgunean kontsultatu daiteke, eta proiekzio guztietarako sarrera doakoa izango da. Zeren zain zaude palomitak erosi eta zure eserlekua hartzeko?