Ez adiorik, Amaiur

Amaiur taldeak iragarri berri du agur esango duela larunbatean, Errekaldeko Kukutza gaztetxean. 


Taldea seikote moduan sortu zen eta zortzi urteko bidea egin du. 2002an, sorrera urtean Euskal Eskola Publikoaren jaia grabatu zuten eta ordutik hona hamaika kontzertu eman dituzte han eta hemen. Naroa Gaintzak (ahotsa), Eriz Perezek (gitarra eta ahotsak), Lander Perezek (baxua), Kepak (bateria) eta Xabi (trikia) osatzen dute Amaiur.

Errekaldeko Kukutza gaztetxeko emanaldia 20:00etan hasiko da.