Ez!

Ez! talde oñatiarrak zuzeneko DVD bat kaleratu du, 2010eko Gazte Egunean emandako kontzertua jaso dute bertan. Berrargitalpena da eta datozen kontzertuetan doan banatuko dute. Udaberrian, gainera, haien estreinako lana plazaratuko dute.