Exhausting Fire

Duela hamabost urte jaio zen Kylesa, Mastodon eta Baroness erraldoien jaioterri berean, Savannahn (AEB). Jaioterria ez ezik, eboluzio eta doinu berrietarako joera etengabea ere komunean dute hiru taldeek. Kylesaren diskografia osatzen duten zazpi diskoetan zehar, hasierako doinu gogorretatik gaur egungo sludge-stoner experimentalerantz igarotzen joan dira. Bidean bateria bikoitza laga duten arren, Pleasants-Cope andrazko-gizonezko ahots konbinazioak Kylesaren nortasun nagusia izaten jarraitzen du, entzulearen gozamenerako.