“Evil ways”

Just rock´n´roll!”. Lelo hori izan beharko lukete GP Records disketxe donostiarraren lanek. Señor No-ren azken diskoarekin emandako danbatekoari jarraipena emanez, Rokzilla-ren rock´n´roll basatia dakarkigute orain. Eta eskema klasikoa da: Evil Manson eta Burning Fingers gitarra joleen indarra, pitzadurarik gabeko oinarri erritmiko sendoa, eta eztarri urratuarekin borrokan ari den Marc Corso abeslariaren ahots indartsua. Lehendik ere bagenuen taldearen berri, baina harritu egin gaitu “Croncrete boogie”, “Rock and roll machine”, “Take me down” eta “Behind the door” abestien mailak. Zuzenean ikusteko irrikitan gaude.