Everest

1996ko maiatzaren 10ean eta 11n munduko mendirik garaienean jazotako tragediaren nondik norakoak kontatzen ditu, Rob Hallek eta Scott Fischerrek gidatutako bi espedizioak harilkatuta. Jon Krakauer kazetariaren Into Thin Air (1997) liburu ezagunak hautsak harrotu zituen, eta espedizio haietatik bizirik atera ziren hainbat mendizalek euren bertsioa kontatzeko liburuak plazaratu zituzten. Filmak guztiak izan omen ditu kontutan.