Eutanasiaren errusiar mendia
Heriotza euforiko bat izan nahiko zenuke?
Hiltzeko erabakia hartuta, nola hil aukeratzea litzateke hurrengo pausoa. Irudikatu honako eszenatokia; errusiar mendi bat, sekulakoa, zazpi loopin (bira) zirraragarri bezain hilgarriekin. Sekulako euforia sentsazioa... zure burmuina deskonektatu eta bidaia amaitu aurretik arimak bagoia eta zure gorpua utzi arte. Lau minutu, bizitzako subidoi handienarekin despeditzeko.
Horixe da Euthanasia Coaster proiektuarekin Julijonas Urbona arkitektoak proposatzen duena. Baina, nola funtzionatuko luke? Arkitektoak diseinatutako prototipoak 510 metroko altuera izango luke (egun, munduko errusiar mendi altuenak 139 metroko altuera du eta New Jerseyn aurkitzen da). Hala, Urbonaren errusiar mendiak orduko 336 kilometroko abiadura hartuko luke, eta bere loopin edo biretan 10Gko indar kontzentrikoa lortuko luke; honek zer suposatzen duen ulertzeko, piloto profesional batek ez du 6G baino gehiago jasaten.
Ezinezko abiadura horrek hipoxia jarraitua eragingo luke garunean; subidoiaren ondotik zorabio bat sentituko luke gorputzak, konortea galduz. Hala, bidaia amaitu aurretik hilko litzateke bidaiaria, ia konturatu gabe. Azken bidaia zirraragarria egiteko prest?