Eustoker egitasmoa, edukiak sare sozialetan euskaraz sortzeko

Ikasplay-k eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak "Eustoker" proiektua sortu dute. Helburua nerabe eta gazteek euskarazko ikus-entzunezkoak sare sozialetan gauzatzeko baliabideak eta gakoak eskaintzea da TikTok, Instagram zein bestelako plataformetan gure hizkuntza sustatzeko.

Eustoker egitasmoarekin ikus-entzunezkoen edukien sorkuntzara bideratutako bideak nola sortu ezagutu ahal izango duzu, baita gaztee eta nerabeei espresi zuzendutako gidak ere. 

Euskoter-ek eskaintzen dituen gakoen berri hiru sare sozialetan izango duzu: Instagram, TikTok eta Youtube. Hiru sare sozial hauetan Euskoter izeneko kontua aurkitu liteke, eta bertan, sare sozial bakoitzera egokitutako azalpen-bideoak ikusi ahal izango dira. Bestalde, #eustoker traolaren bidez, norberak euskaraz sortutako bideoak parteka ditzake komunitatearekin. 

Espresuki egitasmo honetarako sortutako webgunean ere eskuragarri egingo da. Bertan bideo laburrak eta horiekin batera, bideo bakoitzari dagokion gida idatzia ere aurkitu liteke. Eta zu, animatzen zara euskarazko edukiak sortu eta partekatzera?