Euskaraz, mintzalagunak!
5.500 mintzalagun aritzen dira Euskal Herri osoan, Euskaltzaleen Topaguneak jakinarazi duenez. Euskaraz aritzeko ohitura dutenak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dira hezkuntza formaleko testuingurutik kanpo gure hizkuntzan hitz egiteko. Taldeak biderkatzen ari dira orain dela bi hamarkada lehenak sortu zirenetik. Iruñerrian, esaterako, 550 mintzakide batzen dira, eta beste 640 Gasteizen.