Euskaraz lan egiten duten enpresen arteko lehen azoka egingo dute urrian Kursaalen

Bai Euskarari egitasmoaren barnean, Ziurtagiriaren Elkarteak abian jarri du 'Enpresarean' egitasmoa. Euskara izango da enpresak elkartuko dituen elementu komuna, euskaraz egiten duten enpresen arteko lehen azokan.


Enpresen arteko elkarlana sustatzeaz haratago, euskaraz lan egin nahi dutenei erraztasunak eskaini, eta proiektu berriak euskaratik eta euskaraz sotzea da urriaren hasieran argia ikusiko duen egitasmo honen helburu nagusia.
Donostiako Kursaalen izango da Enpresarean, eta egun guztiko jardunaldia izango da. Egitarau osoa oraindik zehaztu gabe badago ere, dagoeneko Berria Taldea, Hetel, Codesyntax, Akting eta Fremap enpresen partaidetza konfirmatuta dagoela aipatu dute antolatzaileek.
Egitasmoa, sarean ere jarraitu ahal izango da eta sareko azoka ere martxan jarriko dute. Horretarako, webgunean izena eman beharko du interesa duen guztiak.