Euskaraz 'Archer' telesailan!
Ea topatzen duzuen zer esaten duten AEBetako telesail honetan!
Entzun beheko bideoetan esaten dutena; zer ulertzen duzue? Lasai, "zakila gizona" eta antzekoak entzun badituzue, ez duzue gaizki entzun! Telesailak Archer izena du, eta AEBetako animazio produkzio bat da. Hain zuzen, telesailaren kapitulu batean euskarazko hitz batzuk entzun zituzteen Nicolas Bernier Quebecen bizi den euskaldunak eta Garikoitz Martinezek, eta Twitterren partekatu du bere aurkikuntza. Eta zu, gai zara Mua-muatarrek erabilitako euskal hitzak aurkitzeko?
Telebista ari nintzen begiratzen eta bapatean "zakila gizona" entzun dut programa batean. Eta badirudi Archer programan Mua-mua tribuko kideek euskaraz hitz egiten dutela pic.twitter.com/kP4n30KVSh
— Nicolas (@NicolasBernierD) 19 de octubre de 2018