Euskararen Eguna eta Internet, eskutik
EI Gazte! lehiaketa antolatu du Eusko Ikaskuntzak. 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da, Euskal Herrikoak, edo diasporakoak, eta Euskararen Nazioarteko Eguna -abenduaren 3a- Internet bidez ospatzeko ideia originala aurkezten datza. Hilaren 30a da ideiok aurkezteko azken eguna.
Epaimahaiak lan onena aukeratuko du -urriaren 10ean jakitera emango dute zein den- eta egileak urrian garatu ahal izango du. Egitasmoaren ezaugarriak, berritasuna eta bideragarritasun ekonomikoa hartuko dute aintzat epaimahaikideek. Hautatutako lanaren egileek 3.000 euro jasoko ditu, eta bakoitzak 1.500 euro bideratu beharko ditu proiektua gauzatzera.