Euskararen argazki mosaikoa
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Euskararen Egunaren harira hiriko eragile ugarirekin elkarlanean ekintza eta ekitaldi programa zabal bat antolatu du urriaren amaieratik abenduaren 3a bitarte egun hori da Euskararen Nazioarteko Eguna. Nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelo mutantearekin gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina abian jarri dute. Aipatu programan badago ekintza bat bereziki deigarria: Euskarak, milaka aurpegi, milaka ahots. www.nikereeuskaraz.net webgunearen bidez kanpainarekin atxikimendua adierazten duten euskaldunen argazkiekin osaturiko mosaiko bat osatzen ari dira. Norberak bere argazkia webgunean kargatzen ahal du modu errazean eta automatikoki argitaratzen da webguneko mosaikoan, aurretik bat egin duten gainontzeko pertsonen argazkiekin batera. Taldekako parte hartzea ere posible da www.gukereeuskaraz.net helbidean.
Ekintza parte hartzaile honen bidez sortzen doan mosaikoa hizkuntza eta hiztunen arteko lotura grafikoa ehuntzen doa, euskarari aurpegia jarriz bere hiztunen argazkien bidez. Egia ote da sudur handiak ditugula?