Euskara eta ingelesa

Rafael Lopez Velascok "Navarre shall be…La Tierra del Euskera y las Islas Britanicas" liburuan dioenez, ingelesak hitz batzuk hartu ditu euskaratik. Mailegu horietatik batzuk frantsesak hartu zituen lehendabizi, eta ondoren ingelesak: bayonet —baioneta— eta basquine —emakumeentzako jantzi bat—, esaterako. Hitz horietako zenbaitek esanahia aldatu dute denboraren poderioz. Hona hemen adibide batzuk: bizarre hitzaren jatorria bizarra da eta gaur egun bitxia esan nahi du, jainko hitzetik eratorria da jingoism, eta muturreko abertzaletasuna adierazten du.