Euskara erromatarren aurrekoa

Euskara erromatar inperioaren aurrekoa dela berretsi du Luis Nuñez soziologo donostiarrak egindako ikerketa batek. Euskal Herriko eta inguruko zenbait tokietako hilarriak aztertu ditu donostiarrak eta euskara arkaikoan idatzitako hitzak dituzten 470 hilarri aurkitu ditu, Nafarroan, Akitanian, Gaztelan eta Katalunian, besteak beste.