Euskalzale britaniarra

Leibnitz, Humbolt, Bonaparte printzea… Euskarak jakin mina piztu die Europako hizkuntzalari askori. Hizkuntzalari horien artean da Edward Dodgson britainiarra (1857-1922). Gure hizkuntzaren arrastoen bila ibili zen britainiarra, euskararen jatorriaren misterioa argitzeko. Horrez gain, euskarazko testu zaharrak berrinprimatu zituen, Kardaberaz-en “Eusqueraren Berri Onac” kasu. Lord Byronen poesiak ere itzuli zituen gurera, eta gainera, euskaraz poesiak idaztera ausartu zen. Lan aparta, Dodgson-ena.